1. |
BELDURRA GU BIDERATZEN
03:45
|
|
||
Bizi, bizi gabe izuz. Behera, freno gabe goaz. Ingurura begira, beldurrez. Azkeneko ondorioaz, etsita, eta norberaren burua zentsuratzen. Zabor poltsa baten karez. Hilda hobe gaude oro. Kontzientziak traizioa, norberari traizioa. Begiak lurrunduta daude ez ikusiaz heriotzararte, apatiaz begiratzen, zalantzaz betetzen gure ordu ilunak malkoez betetzen. Beldurra gu bideratzen. Bere menpe gaude denok.
|
||||
2. |
MORBODOSISTAK
04:34
|
|
||
Ezbeharren beharrak elikatzen gaitu, burmuinean iltzatzen dizkiguten dramak. Pantailaren bestaldetik begiak ezin itxiz, inguruko gertaera ilunen konplizeak. Plazerra irudi lizunek sortzean, morbodosistak gara. Kanpoko zauriak inolaz zuriak. Morbodosisten zauriak, morbodosistak gara zuriak. Morbodosistak gara!
|
||||
3. |
ADARRAK
07:45
|
|
||
Amildegitik ortzimugari so. Sustraiak kanpoan, erortzear dagoen zuhaitza bezala. Ortzimuga geroz eta urrunago ikusiz txikitzen zoaz, ahultzen zoaz. Oinazea, desioez, kateak hautsiz iraganera. Adar baten hausturak beste bat dakar, lurra jo arte itxaropenez
|
||||
4. |
GIZA ODOLEZ ELIKATZEN
04:02
|
|
||
Hamaika mendetan gezur batean bizitzen, izate abstraktu bat mundua odolustutzen. Diru gosearen baitan, hilotzaren desioa. Hiriko basakeria, elizaren garaikurra. Bizirik mantentzen diena, gure odola. Ta gure bizia mende faltsuen heriotza. Izurriteko guraso, izaki bihotzgabeak. Kemen gabeko jendea, ustelkeriaz asetzen. Giza odolez elikatzen. Kemen gabeko jendea, ustelkeriaz asetzen.
|
||||
5. |
GAUR
05:37
|
|
||
Erosotasun hauskorretik atera, animalia gosetien antzera. Aurreiritziak utzi alde batera. Zeruaren negar tantak saminaren isla dira. Kezka arrotzei, ikarei entzungor. Barne hautua muturrera eraman. Iluntasunaren argitasunak, barneko zu-a askatzean. Atertu du lasai. Gaur milaka zulo estaliak, gaur naiz nire inguruko horien besarkada.
|
||||
6. |
LEGE ZAHARRAZ HEZIAK
03:06
|
|
||
Bide bakarrak bizitzeko. Sentitu gabe amaitzeko. Ez da barkamenik, zuen legea hautsi dut. Nire gogoak ekiditzen, nire barruan usteltzeko. Ez da barkamenik, zuen legea hautsi dut. Hau da zuen lege ankerra. Lege zaharraz heziak, inoiz aske? Sentimendu guztiak bekatuak? Ez da barkamenik.
|
||||
7. |
JAINKOA ERAILTZEN
04:21
|
|
||
Gizakia gure benetako jainkoaren heriotza krudela bermatzen. Urak eguzkia gorde du, iluntasun hotza betiko. Zigortuak infernuko bizira gerturatzen, jainkoaren azken haserreaz. Lurra arraildu da indarrez, irentsiko gaitu. Sabela asetzeko haina daukat, baina ez garapen ase ezinerako. Herstura honetatik nola aterako garen ikustear dago. Lurra astindu izana, lurrak agindu beharra.
|
Streaming and Download help
If you like HERSTURA, you may also like:
Bandcamp Daily your guide to the world of Bandcamp